2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

GORKA BIZKARRAren emanaldia





Euskeraren egunerako ekintzen artean, besteak beste, Gorka Bizkarra eskolako ikasle-ohiaren emanaldia izango dugu. 

2003-2005 ikasturteetan Produkzioaren Programazioa eta 2005-2007 ikasturteetan Administratiboko ikasketak egin zituen gure ikastetxean. Gaur egun kirolarekin dauka lotuta bere jarduera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisita ezazu bere bloga:


ONGI ETORRI berriro Iurreta LHIIra!!!

2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA ARLOKO LANBIDEREKIN BATERA ATERATAKO IKASTARO BERRIA


Azaroaren 16an hasiko da ikastaro berria Iurreta LHIIn: Montaje de impresoras 3D.
Informazio gehiago eta izena emateko Lanbideren helbide honetan duzue:

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

AUTOMOZIO ARLOKO LANBIDEREKIN BATERA ATERATAKO IKASTARO BERRIA




Azaroaren 30ean hasiko da katalogo modularreko ikastaro berria Iurreta LHIIn: Mantenimiento de sistemas de transmisión de fuerza y trenes de rodaje de vehículos automóviles (TMVG0309).
Informazio gehiago eta izena emateko Lanbideren helbide honetan daukazue:

http://goo.gl/ppcTPz

2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena

GURUTZE FRADES BERRIRO GARAILE!!


Gure ikasleohiak, Gurutze Fradesek, Frantziako Vichi IronMana irabazi du. Horrela, emakumeetan estatu mailako triatleta batek nazioartean irabazten duen lehenengo IronMana da. ZORIONAK!! 

               

Informazio gehiago: 


2015(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

GLOBAL TRAINING BEKAK




 AFMek (Advanced Manufacturing Technologies) eta Ikaslanek 60 Global Training beka kudeatzen ditu atzerrian ordaindutako praktikak egin ahal izateko. Hauek dira eskakizunak laburbilduta:

Goi mailako titulatuei eskenita; aurtengo ikasleak edo ikasle ohiak. 30 urte baino gazteagoak.
> 6 hilabeteko lan kontratua, 1.124,77€ euro hilean munduko hainbat herrialdetan. Irailean formakuntza ikastaroak(40-60 ordu) eta Azaroan lanean hasi 6 hilabetez gehi 3 hilabete gehiago ziur asko.

Hemen dauzkazue baldintzak eta eskaera online egiteko linka http://globaltraining.gazteakatzerrian.com

 Azkeneko eguna eskaerak aurkezteko uztailaren 27a.

Atxikitutako dokumentu honetan ere informazio guztia daukazue

https://drive.google.com/file/d/0B-6ueYB8e2xCdHBpOXd6Vnp6VW8/view?usp=sharing


2015(e)ko ekainaren 23(a), asteartea

MATRIKULAZIO EPEAK



Kaixo,
Gogoratu nahi dizuegu matrikulazio epea uztailaren 16tik 21era izango dela. Goizeko 9:00etan hasita eguerdiko14:00ak arte idazkaritzako ateak zabalik izango dituzue.
Dena den, informazio gehiago nahi izanez gero, pasa zaitez eskolatik edo dei ezazu 944 66 88 00 telefonora.